XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Txorta jotzen ari hituen noski. Herorrek ez huen orduan larruketaren berri.
Gau hartan, amak ez hinduen utzi bere altzoan lo egiten.
Goizean, ohi bezala, soroetara joan huen ama besteekin batera.
Esklabozainari erakutsi zizkioan aurreko gaueko zauri eta urradurak.
Hark jaramonik ez zioan egin, uztaroan esku guztiak urri zirelako.
Aljibea iritsi huen.
Aurreko gauean hire amaren gainean etzandakoetako bat ura edaten hasi huen.
Igitaia lurrean utzi zian, hankartean.
Hi bere hankartetik sartu hintzen, igitaia hartu eta bularraldean sartu hion. Bihotza zulatu hion. Seko utzi huen.
Grekoak ezpata altxatu eta eraso egiten dik.
Aldez aurretik abisatua bezala izan duk.
Arazorik ez duk izan ezpatatzarraren bidetik baztertzeko. Irribarrea agertzen zaik musuan. Grekoa zereginik ez duela jakitun da. Haren begi beltzetan irakurri duk. Jolasean ibiltzea deliberatu duk.
Esklaboa hil huen gauean bertan,
Metalezko idunekoa jarri ziaten, estreinakoz, eta katea bati lotu.
Hire ama, eramaten hindutela ikustean, hiregana korrika hasi huen.
Zazpi urte eskas hituen gizona hil huenean. Ez hinduten zigortu, herorrek horrela pentsatu izan arren. Siziliako
Berak gladiadore onenak entrenatzen zizkian. Hi harribitxi landugabea hintzen. Normalean, gizonak ez dik gizona hiltzen eta, are gutxiago, entrenamendu berezirik barik eta herorrek, ume mokoa artean, hil huen gizona.
Hiltzaile-sena daukak.
-Hau al da guk pagatu dugun hiltzaile amorratua? -bota zian barrez